|
© Cila,
nuestra mascota. Realizada para nosotros por Asisko
Urmeneta, de Kukuxumusu, después de hacer un salto tándem
|
|
| Lehenengo jauzitik 45 segundo erorketa askean,aireratze gunetik 3500-4000metro artean egindako zazpi maila praktiko ezberdinetan datza. Lehenengo hiru mailatan ikasleak bi irakaslerekin batera egingo du jauzia. Laugarren mailatik aurrera irakasle batekin egingo du jauzia ikasleak. Maila guztiak bideo bidez filmatzen dira. Ikastaro eta jarduera ezberdinetan erabiltzen dugun materiala, berriena eta seguruena da. Paraxut guztiek segurtasun sistema berrienak dituzte.
Erorketa Askeko Ikastaro Bizkorreko 2. Mailako jauzia. Modalitate guztietarako gutxienez 16 urte edukitzea beharrezkoa da (18 urtetik beherakoek guraso edo tutoreen baimena edukitzea beharrezkoa da). Ikastaroa egin behar duen pertsonaren pisua 45kg eta 90kg tartekoa izan behar da. Erorketa askeko ikastaro bizkorraren metodoa honako hau da: -Alde teorikoa: 5-etik 8 ordu-arteko ikastaro teorikoa. -Alde praktikoa: Aireratze gunetik 3500-4000metro artean egindako zazpi maila praktiko ezberdin. Lehenengo hiru mailatan ikasleak bi irakaslerekin batera egingo du jauzia. Berauek ikaslea heltzen dute eta aurretiaz finkaturiko keinuen bidez erorketa askea modu egokian egiten irakasten diote ikasleari. Laugarren mailatik aurrera irakasle batekin egingo du jauzia ikasleak. Maila guztiak bideo bidez filmatzen dira (modu honetan egindako lanaren aztertze sakon eta eraginkor bat egin daiteke, honela ikasleak aurrera egite arinago bat izango du). Mailaren bat edo batzuk errepikatu behar izan ezkero, ikastaroaren prezioak gora egiten du maila bakoitzaren prezioaren arabera (Beherago zehazten da maila bakoitzaren prezioa). Ikastaroa egiteko ordaindutako diruak berau aurrera eramateko behar den guztia barne hartzen du: Ikaslearen federazioko lizentzia hiru hilabeteko balioarekin, testua, jauzien liburuxka, alde teorikoa, alde praktikoa (3500-4000metrotik erorketa askeko zazpi jauzi, lehenengo hirurak 2 irakaslerekin eta gainontzeko laurak irakasle batekin), materialaren erabilpena, ikastaroa amaitua izan dela esaten duen ziurtagiria eta beroni dagokion titulua, etab. Beharrezkoa den material guztia guk ipintzen dugu noski. Federazioko lizentziak istripu eta erantzukizun zibil aseguru bat barne ditu. Mailaren bat edo batzuk errepikatu behar izan ezkero hauek aparte kobratuko dira, ondoko prezioen arabera:
Prezio hauek aurretiaz abisatu gabe aldatu daitezke Ikastaroaren bideratze prozesua hasteko gutun bat bidali behar diguzu ondorengo helbidera beherago zehaztuko dugun dokumentazioa bidali behar diguzu: Centro de Paracaidismo Pirineos Mariano Rodríguez de Ledesma, 7. Bajo A 22700 Jaca (Huesca) -Ikaslea kirol hau egiteko egoera fisiko normalean dagoela esaten duen ziurtagiri medikua (inprimaki ofizialean). -N.A.N.aren fotokopia ( bi aldeetatik ). -Ibercaja de Zaragozaren 20. herri bulegoan dugun ondoko zenbakian eginiko diru sartzearen frogagiriaren fotokopia: 2085-0121-41-03-301026-20. -Ikaslearen fitxa osotasunean beteta eta sinatuta. Fitxa hau ondoko botoia sakatuz deskargatu dezakezu.
Dokumentazio guztia jasotakoan zuk emandako helbidera testu liburua eta jauzi liburu bat bidaliko dizkizugu. Jarduera ezberdinetan(tandem jauziak, ikastaroak,erakusketak,etab.) kobratzen den dirua, jarduerak klubari sortutako gastu ezberdinen (hegazkina, erregaia, aseguruak, materialaren mantenua, irakasleen gastuak, irakasle eta pilotuen nomina eta gizarte segurantzak, alokairuak, etab.) konpentsatzeko zuzentzen dira. Oso garrantzitsua: Parakaidismoak, zuzen eta artez eginda ere, zenbait arrisku dakar eta borondatez praktikatzen duenak onartzen ditu, larrienak ere. Osasuntsu egon behar eta egoera fisiko egokia izan behar edozein motako jauziak egiteko (egiaztatua), tandem jauzirako ere (aitortua). Arrisku onartze agiria sinatu beharko da. |
Enviar correo electrónico a madominguez@paracaidismopirineos.com con preguntas o comentarios sobre este sitio WebCopyright © 2002 Centro de Paracaidismo Pirineos
|