Principal Arriba  

                 Modalitateak       

  © Cila, nuestra mascota. Realizada para nosotros por  Asisko Urmeneta, de Kukuxumusu, después de hacer un salto tándem                                                                                                     

Principal
Arriba

 

 

 

 


Parakaidismo kirola bizirik dago eta horrexegatik beti eboluzionatzen ari da.

Aritzen den bakoitzak zerbait ezberdina bilatzen du eta zerbait ezberdina aurkitzen du. Horrexegatik, beherako aipatuko dizkizuegun modalitate klasikoez gain beste batzuk indar handiz agertu dira, hala nola, Chute Assise edo jausi eserita, bere izenak dioen moduan jausiera horrela egiten da, Skysurf-a  jauzia egitean oinetan surf antzeko ohola daramazu edo Wingsuit Flight (mono izeneko lan-jantzi berezi baten bidez oso distantzia luzea lortzen da jausiera askean) edFreefly edo Head Down, azkenengo honetan jaitsiera buruz behera egiten da eta posizio aldaketa ugari egiten dira.

Espainako 1999ko skysurf talde txapelduna

Doitasun-lurreratzea.- 3cm-ko puntu batetik ahalik eta hurbilen jaistean datza. Jauziak 1200metrotik egiten dira eta jausipuntua sistema elektronikoz zehazten da.  

Doitasun-lurreraketa. 2004 PA. Jaca, ekainean, Espainako Parakaidismo txapelketa

Estilo klasikoa.- Disziplina honetan 2.000 metrotik egiten da jauzia, loturak, birak eta loopinak ahalik eta denbora tarte laburrean egin behar dira. Lurretik epaitzen da TB monitore batzuen bidez.

Estilo Librea.- Disziplina honetan jauzkariak benetako "ballet" ariketak egiten ditu. Kamara batekin doa beti, talde sendoa bihurtuz.

Egitura hegalaldia.- Zenbait egitura egin behar dira ("Trabajo Relativo Secuencial"), taldeek kide zenbaki desberdina izan ditzakete,  4, 8, 16 edo askoz gehiago, egitura handikoak adibidez. Modalitate hau puri-purian dago oso ikusgarria baita eta entrenamendurako ere oso egokia baita.

 

Bukker taldea. San Javier-en (Murtzia) lehiaketarako jauzia. / 2004ko ekainean Santa Cilian erakustaldi batean

Txapelketetan 3000 metrotik egiten dira jauziak 4 laguneko taldeentzat. 3.500 edo 4.000 metro ohikoena entrenamenduetarako.

Egitura Handiak- Hauek egiteko eta errekorrak lortzeko  5.000 eta 7.000 metrotik jauzten da, gora joatean oxigenoa erabiltzen da.

Gaur egungo  Munduko Egitura handiko errekorrak 2006-02-08an lortu zen, Udon-en, Thailandia, mundu osoko paraxutistek lortua. 400 paraxutistek eratutako egitura lortu zen eta  4,25 segunduz mantendu zen egitura,   lau  C-130 "Hércules" hegazkinetik egin zuten jauzia

 400 paraxutisa, gaur egungo  egitura handiko errekorra. Udon, Thailandia 2006-02-08

Gaur egungo  Espainako egitura handiko errekorra 54 paraxutistek lortutakoa da. Zaragoza gainean lortu zen 1997ko urriaren 11n, Centro de Paracaidismo Cierzo ardurapean eta  Richard Hornig-en laguntzarekin. Espainian lortu izan diren errekor guztiak Espainiako Aire-armadaren laguntzaz lortu dira, honek 1996tik C-130 "Hércules" hegazkina eskuragarri ipini du.

Espainako errekor baten saiakeraren irteera, 1999ko irailean Zaragozan.

11,09 segunduz zuzen egin zuten hegan. Biharramunean 1997ko urriaren 12an, 60 paraxutista ondo batu eta hegan egin zuten baina ez zen homologatu saiakera, 61 lagunentzako baitzen eta... bat falta !!!  

 Zaragozako erakustazokaren gainean 60 paraxutistek sorturiko egitura

2006ko maiatzaren 20 eta 21ean Alcantarillan (Murtzia) errekorra lortzen saiatu dira. Gure klubeko zenbait lagunek parte hartu dute. Lortu izan den egiturarik handiena 67koa izan da, kirolari bat falta zela, beraz, ez da errekor berritzat homologatu. Jauziak aldi berean Aire-armadaren 35. hegaleko bi CASA 295 (T21) hegazkinetik egin dira 20.000 oinetatik, hau da 6000 metro baino gehiagotik.

 67 paraxutistek sorturiko egitura Alcantarillako (Murcia) aire-basetik, 2006-05-21ean.

Kanpai erlatiboa.- Mota honetan, egiturak jausgailuak zabalik daudenean egiten dira. Jauzia 2000 metrotatik izaten da, atera eta gutxiren buruan  taldekideek jausgailuak zabaltzen dute.  


Oso garrantzitsua: Parakaidismoak, zuzen eta artez eginda ere, zenbait arrisku dakar eta borondatez praktikatzen duenak onartzen ditu, larrienak ere. Osasuntsu egon behar eta egoera fisiko egokia izan behar edozein motako jauziak egiteko (egiaztatua), tandem jauzirako ere (aitortua). Arrisku onartze agiria sinatu beharko da.

 

Principal Arriba ¿Quienes somos? Como llegar a Sta Cilia La zona de saltos Saltos Tándem Modalidades Cursos Paracaidismo Despedidas soltero/a Precios Aeronaves Restaurante y Piscina Solicitud información Calendario actividad Alojamiento Turismo y actividades Meteorología Licencias deportivas Exhibiciones Publicidad Proyectos Actividades realizadas Enlaces

Enviar correo electrónico a madominguez@paracaidismopirineos.com con preguntas o comentarios sobre este sitio Web
Copyright © 2002 Centro de Paracaidismo Pirineos
Última modificación: 24 de junio de 2010